Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Apirilak 7-tik 14-ra Alpeetara. (Tignes)

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Prezioak:

  • Bazkideak: 600€
  • Ez bazkideak: 630€

Prezioaren barne autobusa, apartamentua eta forfaitak sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

20120407_eskialpinoa_alpeak.gif

 

GMF - Glaziare alpinismo ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, martxoak 17 eta 18an izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua hauek dira:

  • Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko tenkaketarik  edo enkordamendurik  gabe.
  • Trebakuntza: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 60º-65º arteko aldapak dituzten erdi mailako zailtasuneko bideak igotzeko. Sokaren erabilera aurreratua eta trakzio pioletaren hastapena. Glaziareko tenkaketa edo enkordamendua.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120317_glaziarealpinismoa.gif

 

Federatuentzako oharra

E-mail Inprimatu PDF

Federatu txartelak jasotzera pasa zaitezkete, astearte eta asteazkenetan, 19:30tatik 20:30tara.

2012-federatu-txartela.gif

Informazio gehiago:

 

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Otsailak 11-12 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 

GMF - Elur mota guztiak jeisteko tekniken ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, otsailak 11 eta 12an izango den elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eskiatzaileari ematea da.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120211_elurmotaguztiak.gif

 

GMF - Izotz eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Otsailak 4 eta 5ean izango den izotz eskalada  ikastarorako izen emate epea. Ikastaroa Bielsan izango da eta honako edukiak landuko dira:

  • Materiala eta Tresneria (gainbegirada tresneriari eta zehatza azaldu, material berrien bilakaera; pioletak, botak, kranpoiak, torlojuak, disipadorak, kakoak, dragonerak)
  • Kranpoi eta pioleten erabilera aurreratua (urjauzi izoztuetako trakzio pioleta, pioleten ainguraketa , kranpoien teknika, gorputzaren kokaera mugitzean)
  • Progresio edo aurrerapen teknikak (bilerak izotzetan, torlojuen arteko tartea, hirukiaren blokeoa, sokataldean ibili, lehenbizikoari aseguratu eta bigarrenari, erorketa faktorea)
  • Segurtasun teknikak (izotzetako torlojuen instalakuntza, rapelak, abalakob )

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120204_izotzeskalada.gif

 


Page 1 of 8
< Urtarrila 2012 >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sare sozialak


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner