Besaide Mendizale Elkartea 1957. urtean sortu zen.
Gaur egun, Euskadiko elkarte erakunde garrantzitsuenen eta ospetsuenen artean dago, bai bazkide kopuruei dagokienez, 1850 bazkide inguru, horietatik 967 inguru federatuak, bai kirol jarduera anitzari eta erakargarriari dagokionez.
Natur ekintza eta jardueren sustapena helburu izanik 5 atal edo sail ezberdinez osatzen da: mendi irteeren saila, mendi eski saila, eski alpino saila, mendi bizikleta saila eta espeleologia saila. Sail bakoitzak bere arduradunak ditu eta era autonomo batean dagokien jarduerak antolatu, kudeatu eta gauzatzen ditu.
2012rako sail ezberdinetako 20 bat ekintza antolaturik daude.



Besaide gaur egun








