|
2012ko Maiatza
2012ko Maiatzak 27, Igandea
|
|
|
|
Besaide Mendizale Elkarteko 35 lagunek Bizkaiko Biraren bederatzigarren etapa egin zuten, Karrantzako haranaren zehar. Mendizaleak goizeko 7:00etan abiarazi ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari. Lehenik eta behin Peña del Mazo tontorrera (820 metro) igor ziren, eta ondoren Peña del Morora (821 metro).
Ibilbidea amaituta, baina, Lanestosa herrira joan eta bertan bapo bazkaldu zuten guztiek. Parada herria bisitatzeko ere aprobetxatu zuten, eta arratsaldeko 17:00ak aldera Arrasaterako bidean ziren berriro ere.
Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MatienzoPuertoUbal
Track-a: Matienzo - Puerto Ubal
Irakurri gehiago...
|
|
|
|
|

Irakurri gehiago...
|
|
2012ko Maiatzak 19, Larunbata
|
|
|
|

Besaide M.E.-ak datorren Maiatzaren 19 eta 20-rako mendi irteera antolatu du Alto Carrion-eko mendietara (kantauriar mendilerroa, Palentzia).
Alto Carrion "Fuentes Carrionas y Fuente-Cobre" parke naturalaren barruan kokatzen den goi-mendi zonaldea da.
Orokorrean, Palentziako mendiak ezezagunak dira oso: fauna eta flora berezia gordetzen ditu (besteak beste hartz arrearen bizileku babestua); mendi bazter lasaiak, bakartiak eta basatiak; neguko alpinismoaren paradisua (Espigüete, Curavacas), istoria, gastronomia, meategiak, etabar.
Besaidek txoko berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz Palentziako mendiez gozatzera!
- Maiatzak 19: San Glorio - Cardaño de Arriba mendi trabesia.
San Glorio portua (1609) Leon, Palentzia eta Kantabriaren arteko paso naturala da. Bertatik abiatu eta Tres Provincias (2499 m) igo ostean, Cardañoko orratzetatik behera ekingo diogu, Pozo de las Lomas lakutik pasa eta Cardaño de Arriban bukatuz.

Luzera: 16 km. Goruzko desnibela: 998 m. Beherantz 1182 m. Denbora: 6 ordu. .kmz fitxeroa: sakatu hemen
- Maiatzak 20: Espigüete (2.454m).
Hurrengo egunean, Espiguete mendia igotzeko asmoa dago. Cardañoko bailarak aukera asko ematen ditu eta bat Espiguete mendia ezagutzea da. Hortaz, Cardaño de Abajo herritk abiatuta, Espigüete mendiaren bide normaletik igo eta jetsiko gara.

Luzera: 11,63 km Altitudea min: 1.309 m, max: 2.454 m Metatutako desnivela: igoera: 1.241 m, jeitsiera: 1.273 m .kmz fitxeroa: sakatu hemen
OHARRAK:
- Norberak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkariak.
- Triollo herriko Hostal La Montañan hartuko dugu ostatu (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria).
- Prezioa: Besaideko bazkideek 65€, gainontzekoek 75€, barne dela: autobusa, afaria, logela eta gosaria.
- Izen emateak: Maiatzak 14-15, 19:00-20:00 bitartean, Besaide elkartean (Garibai, 3 bis).
- Irteera: Maiatzak 19, Garibaiko bus geltokitik, goizeko 6:00 etan.
- Itzulera: Maiatzak 20, atsaldeko 20:00 ak inguruan.
Besaide Mendi elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.
Irakurri gehiago...
|
|
|
|
|
Ireki da, GMF-k antolatuta, maiatzak 19 eta 20an Egino eta Uharte Arakilen izango den kirol eskalada ikastarorako izen emate epea.
- Hastapena: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.
- Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:
http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

Irakurri gehiago...
|
|
2012ko Maiatzak 15, Asteartea
|
|
|
|

Maiatzak 15, asteartea, arratsaldeko 20:30-tan, Amaia antzokian, mendi eta abentura zinerik onena. Besaideko bazkideentzat 4€ (bazkide txartela erakutsi beharra dago), bestela 5€.
Triptikoa: programa

Ikus-entzulegoaren saria, Mendi Film Festival 2011
AEB, 2011, 55’
Zuzendaria: Nick Waggoner Ekoizpena: Ben Sturgulewski, Zac Ramras, Michael Brown, Yuki Miyazaki
www.sweetgrass-productions.com
Hegoameriketako goi basamortuan negua gailendu da hezur zurituak eta txabola abandonatuak irentsiz bidean. Lurralde zabar horretan agertzen da muturreko eskiatzaile talde bat inork gutxik ezagutzen dituen gailurretan dena arriskatzeko prest. Argentinako Las Leñas legendariotik abiatuta, bi urteko bidaia bakartia mundu abandonatu batean barrena hasten da, kontinentean batetik bestera alderrai jarraituz Peruko Cordillera Blanca-tik Txileko Patagoniaraino.
Trailer-a: Solitarie

Laburmetraia onena; Mendi Film Festival 2011
AEB, 2011, 20’
Zuzendaria: Anson Fogel Ekoizpena: Forge Motion Pictures
www.forgemotionpictures.com
Azken 26 urteetan 16 espedizio saiatu dira Pakistango zortzimilako bat neguan igotzen. Denek huts egin dute. 2011ko otsailaren 2an, ordea, Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards arrakasta lortu zuten. Cory, gainera, zortzimilako bat neguan egiten duen amerikar bakarra bihurtu da. Bidaia hark ia hil zituen. Coryk uneoro grabatu zuen jarduera bideokamera txiki batekin. Hau da Coryren ikusmira zintzo eta gordinetik begiratuta ikus litekeen istorioa.
Trailer-a: Cold

Mendiko kirolen film onena; Mendi Film Festival 2011
AEB, 2010, 24’
Zuzendaria: Peter Mortimer & Nick Rosen Ekoizpena: Sender Films
www.senderfilms.com
Dean Potter samurai hegalariak bere bi pasioak, bakarkako eskalada askea eta BASE jauziak, batuko ditu sekula asmatu den eskalada estilorik arraroen eta aurrerakoiena sortzeko: BASE Bakarkako Askea. Sokarik gabe eskalatzea eta erorketa arintzeko paraxuta eramatea, hara hor gakoak. Potterrek adrenalina goreneraino igoarazi eta eskalada eremu berritzaile eta arriskutsu bateraino eramango du, bere haurtzaroko ametsa egi bihurtzeko gogoz: hegan egin ahal izatea.
Trailer-a: Fly or die
Irakurri gehiago...
|
|
| Al |
Ar |
Az |
Og |
Or |
Lr |
Ig |
| |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
| 7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
12 |
13 |
| 14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
19 |
20 |
| 21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
26 |
27 |
| 28 |
29 |
30 |
31 |
|
|
|
Interesgarriak
Sare sozialak
|