|
Ireki da, GMF-k antolatuta, Uztailaren 14-15ean Atxarten izango den Ertzetako Eskalada ikastaroaren izenemate epea. Ikastaroaren edukiak hurrengoak dira:
- Ingurunea eta materiala ( ainguratze naturalak, arteka trabagailua, autoaseguruen testeoa).
- Segurtasun teknikak (norabide askotako bilguneak, triangelaketak, lerroan, tarteko aseguruak).
- Progresioa teknikak (rapela, autoasegurua).
- Aipamen laburrak interpretatu, soka-lagunekin komunikatu, norbera babesteko materiala ( kopetakoa, zira eta abar).
- Korapiloak (sokaz lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, ontzi-zaina).
- Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesak, jaitsierak, logistika).
Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

Irakurri gehiago...
|