Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera Mendi Eskia

Mendi Eskia

E-mail Inprimatu PDF

2012.KO IRTEERAK:

2012. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

  • Urtarrilak 21-22: Lizara - Candanchu.
  • Otsailak 11-12: Bielsa - Piau Engaly.
  • Martxoak 10-11: Pont d'Espagne - Ref. de Ilheou - Grand Barbat.
  • Apirilak 21-22: Tuc de Mulleres.

Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.


SARRERA

Azken urte hauetan izugarrizko gorakada izan du mendiko eskiak. Eskiatzaile asko animatu da erremonteak eta zapalduriko elurrak alde batera utzi eta elurrezko malda garbiak probatzera. Baina mendizaleak izan dira batez ere mendira joateko modua aldatu dutenak. Esan beharra dago beraz, mendiko eskiak mendizaletasunarekin zerikusi gehiago duela eski alpinoarekin baino. Argi eduki beharra dago mendiko eskia praktikatzerakoan mendian gaudela eta ez eski estazio batean, ondorioz mendiarekiko errespetuz eta behar diren segurtasun neurriak hartuz ibili beharko dugu.

Zentzu honetan, Besaidek aukera paregabea eskaintzen du bai hasiberrientzat eta baita ere ibilitakoentzat, arduratsu eta lagunartean mendiko eskiaz gozatzeko.


BEHARREZKOAK

Material aldetik honakoak dira mendi eskia praktikatzeko beharrezkoak:

  • Mendi eskiko taulak eta fijazioak
  • Mendi eskiko botak
  • Mendiko makilak
  • Larruak
  • Kutxilak
  • Mendiko neguko arropa aproposa
  • Segurtasun materiala: Pioleta, kranpoiak, ARVA eta palak ( Guztiak Besaiden alokagai daude)

Materialaz gain, irteeretara etorri ahal izateko beharrezkoa da  oinarrizko birakuntza menderatzea, hots, eski estazio baten pista gorriak jaitsi ahal izatea.

Azkenik, mendi eski irteeretan izena emateko derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea.


IRTEERAK

Urtarriletik maiatzera bitartean hilabetero irteera bat antolatzen dugu, orokorrean hilabeteko hirugarren asteburuan izan ohi da. Urtarrileko irteera urtero toki berdinera egiten dugu, Portalet aldera, inguruko mendi leunak hasiberrientzat inguru aproposak baitira. Burutu beharreko ibilbidea teknikoki erreza eta fisikoki ere nahiko lasai egitekoa da. Gainera bertan, ARVAren erabilerari buruzko eta mendiko segurtasun teknikei buruzko ikastaro txiki bat ematen da. Irteera aproposa beraz, mendiko eskia probatu nahi duenarentzat.

Gainerako irteerak fisikoki gogorragoak izaten dira eta teknikoki suerta daiteke  nahiko malda gogorrak jaitsi zein igo behar izatea. Irteera hauetako batzuk zeharkaldiak izaten dira, ondorioz, aterperako beharrezkoa dena gurekin motxilan eraman beharko dugu. Irteera hauetan parte hartzeko gomendagarria da aurretik kirol honetan zaildua izatea.

Besaidek proposatzen dituen irteerak ondoko zerrendan ikus ditzakezu, baina gogoratu beharra dago, kirol hau praktikatzen den ingurunea oso aldakorra dela neguan, eguraldia dela, elur-jauzi arriskua dela,  ondorioz irteerek azken momentuan aldaketak jasan ditzakete. Aldaketa hauek denboraz jakinaraziko dira.


 

 
< Otsaila 2012 >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        

Sare sozialak


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner