2012.KO IRTEERAK:
2012. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:
-
Otsailak 26: Sagardotegia.
-
Martxoak 25: Muskiz - Turtzioz (Bizkaiko bira, 7. etapa).
-
Apirilak 22: Turtzioz - Molinar (Bizkaiko bira, 8. etapa).
-
Maiatzak 19-20: Alto Carrion (Palentzia).
-
Maiatzak 27: Molinar - Ubal (Bizkaiko bira, 9. etapa).
-
Ekainak 2: Besaideko beteranoak.
-
Ekainak 3: AibA! mendi martxa.
-
Ekainak 9-10: Bujaruelo - Espigüetes - Pineta.
-
Ekainak 17: Ubal - Maza de Topo (Bizkaiko bira, 10. etapa).
-
Uztailak 22: San Lorentzo.
-
Irailak 16: Besaide oroimen eguna.
-
Irailak 23: San Pelayo - Ordunte (Bizkaiko bira, 11. etapa).
-
Urriak 12-14: Picos de Europan zeharkaldia.
-
Azaroak 11: Balmaseda - Artseni (Bizkaiko bira, 12. etapa).
Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.
EGUN BATEKO IRTEERAK:
Irteera hauen helburu nagusia, egun bateko irteeren bitartez gure inguruko mendi gailur eta bidezidorrak ezagutaraztea da. Aurreko urteetan GR121-Gipuzkoako birak eta GR9-Zezenen bideak izan duten arrakasta ikusita, aurten GR38a egitea erabaki dugu. Bide honi “Ardoaren eta arrainaren bidea” ere deitzen zaio eta Bizkaiko kostako Bermeotik hasi eta arabar Errioxan dagoen Oionen bukatzen da.
Egun bateko etapa hauek 6 ordu ingurukoak izaten dira eta etapa bakoitzean gehienez 500m inguruko malda desberdintasunekin topo egin dezakegu, beraz, mendian zerbait ibili den pertsonarentzat ibilbide errazak izango dira. Aukera ezin hobea beraz, gugandik hain gertu dauden eta ezezagunak diren txokoak ezagutzeko giro ezin hobean!!
Bestalde, Urrian EMFk eta GMFk antolatzen dituzten ibilbideetan ere parte hartuko dugu.
EGUN BAT BAINO GEHIAGOKO IRTEERAK:
Udaberri amaiera eta udazken garaiak oso aproposak dira Piriniotatik ibiltzeko, ez du uda garaian egin ohi duen berorik egiten eta oraindik elur gutxi aurkitzen da mendi inguruetan. Horregatik eta zubien asteburu luzeak aprobetxatuz, Piriniotara hainbat irteera antolatzen ditugu. Irteera hauek, zeharkaldiak edo aterpe batetik abiatutako irteerak izan daitezke. Piriniotako txokoak ezagutuko ditugu, eta era horretan, Besaidek aukera ona eskaintzen dizu lagunartean Pirinioen handitasuna ezagutzeko.
LINK-ak:
Bideoa Itziarren eskutik:
Irteera ezberdinen nondik norakoak Xabiren eskutik:



Mendi Irteerak








